Nire ustez ez digute irakatzi gure kabus pentsatzen, irakatzi digute haiek nahi duten gauzak pentsatzen ondo daudela, eta ez guk nahi ditugun gauzak.
Eskolan ez digute inoiz esan gure kabus pentsatu behar dugula, beti egon dira haiek esaten zer pentsatu behar dugu, zer gauza dauden ondo eta zeintzuk txarto, adibidez: Erlijioan ez digute esan zer pentsatu behar dugun, beti kristauak izan behar garela esan digute, ez du esan nahi txarto dagoenik, baina, ez dugu aukera eduki guk nahi dugun gauzetan ziniztea. Beste adibide bat, lurra nolakoa den, eskolan esan digute borobila dela eta kito, ez digute hutzi guk beste gauza bat pentsatzen.
Gure kabus pentsatzen utzi beharko ziguten, baina ez zaie komeni, ez zaie komeni beste mota bateko pentsamenduak egotea, haiei kalte egin dezakelako, orduan nola diren gauzak esaten digute eta ez digute gure pentsamenduak edukitzen uzten.
Ez bakarrik eskolan, ere telebistan, rebistetan… ikusten ditugun gauzak zegitzea aukeratzen dugu, aibidez, telebistan ikusten badugu pertsona famatu bat janskera mota batekin, guk janskera hori nahi dugu, ez digutelako irakatzi gure pentsamendua edukitzen eta guk gustura gauden janskera eramaten, baizik eta telebistetan, aldiskarietan, kalean… ikusten duguna.
