Nire ustez pelikula amaitzerakoan Coop, badago esnatuta eta ez ametsetan, eta peonza gelditzen amaituko da, bere umeen aurpegia ez duelako gogoratzen eta askenean aurpegia ikusten zaie, horregaitik ezin da izan amets bat, beste parte batetik egia da umeak arropa oso antzerakoa dutela eta ez dira aldatu, dirudite bere joan zen egunean daudela. Ere beste argumento bat ez dagoela amesten da Ariadne, ametsetako arkitektoa, berarekin hizketan dagoenean eta azaltzen dagoenean nola doaz ametsak esaten dio agertzen zarela bapatean eta ez dakizu nola heldu zara horrarte, eta amaieran, Coop-ek bere umeak ikusi baino lehen ikusten da nola heltzen da aireportura orduan, badakigu nola heldu den horrarte, orregaitik ezin da amets bat izan.
Errealitatea nik definituko nuke, konsziente gauden momentua, eta ez leku bat non batek gauzak aldatu dezake, ametsetan amesten dagoenak egiten duen bezala, errealitatean ez daude horrelakorik, eta gauzak horrelakoak dira eta adibidez etxe bat ezin duzu aldatu edo lekutik mugitu, amesterakoan ez zaude errealitatea bizitzen, zure burmuin barruan zaude eta bakarrik imaginatzen, esnatzerakoan hori guztia ez da gertatu, besteentzako zure ametsak ez dira existitzen, kontraz errealitatean egiten dudana besteei afejtatzen die. Normalean zaila izaten da jakitea amesten zaudela amesterakoan, baina ez zaudenean amesten badakizu errealitatean zaudela, baina gauza batzuk ahhal dezakezu nahastu eta ez dakizu errealitatean gertatu den ala amestu duzun, hori da batzuetan ametsak oso errealak direlako. Ametsetan subkonzientean dagoena ikusten dugu, bai eta ere egia da beste ikuspuntu bat ematen dizula, baina normalean ez da izaten oso erabilgarria, hau da, normalean ametsetan gertatzen dena eta errealitatean gertatzen dena oso urrun daude bata besteatik, adibidez, amestu ahal dut loteria tokatu zaidala eta horain aberatza naizela, gero esnatzerakoan ez da hori gertatzen, orduan ezin da izan beste ikuspuntu bat, ez delako horrelakorik gertatu.
Ez dakigu noiz gauden ametsetan, egia da horain amets baten barruan egon ahal garela eta hiltzerakoan esnatzen garela, edo dana ametsak dira eta horain amets batean gaude eta hiltzerakoan beste amets batean sartzen gara, hori ezindugu jakin, baina nire ustez ez dago horrelakorik, planetako guztiak errealitatea bizitzen hari gara, bakoitza bere ikuspuntutik eta lo geratzerakoan asten da gure burmuina asmatzen eta sortze eta horregaitik asten gara amesten.
Arraroa da ametsetan dakizulako nor zaren edo zer gertatzen zaizu edo non zagoezen… eta ez dizu inork ezer esan, adibidez: Amets batean egon dezakezu Bartzelonan eta 40 urte dituzu eta oso aberatza zara, hori dana amets batean gertatzen bada zuk dakizu eta ez dizu inork hori esaten, ez dizu inor esan bartzelonan zaudela edo zergaitik zauden hor, bakarrik zuk dakizu Bartzelonan zaudela, eta normaltzat hartzen duzu, ez duzu pentsatzen ea zer egiten dudan Bartzelonan bakarrik pentsatzen duzu ondo zagozela hor, hori dala egon behar zaren lekua ea egietan zure etxean Zornotzan zaude. Nire ustez hori guztia subkonzientearengaitik da, berak egiten du zuk informazio hori edukitzea eta ez harritu.
Pelikula asko pentsatzea egin dit, igual egia dela amets batean nagoela edo horrelako gauzaren batean, baina nire ustez horrelakorik ez da gertatzen, bestela non egongo ginateke egietan amesten, ala nor gara amets hori esnatuta.
Asko gustatu zait pelikula, pentsatzea egin dit eta gainera interesgarria izan da.

