Horren garrantzitsua da hizkuntza ez sexista erabiltzea? Hizkuntza errealitatearen islada da? Beraz gizarte sexista batean bizi gara?
Nire ustez bai izango zen garrantzitsua ez egotea hizkuntza sexistarik, hizkuntza ez da desberdindu behar gizonak alde batean eta emakumeak bestean, danok gizakiak gara, eta hizkuntzan horrela agertu beharko zen. Baina arazo hori ez da Rae- rengaitik ezta euskaltzaindiarengaitik, haiek bakarrik jartzen dituzte hiztegietan guk kaleetan erabiltzen ditugu hitzak edo esanahiak. Adibidez, lehen “almondiga” esatea oso txarto zetoen eta ondo esaten zen “albondiga” baina guk kaleetan hain beste erabili dugu “almondiga” haiek hitza onartu dutela. Beraz nire ustez hizkuntza sexistarekin berdin berdin gertatzen da, guk kaleetan erabiltzen badugu hitz bat eta sexista bada bere esanahia eta Rae edo euskaltzaindiak hain hiztegietan jartzen badituzte, ez da haien errua, gure baizik.
Bideoan esaten duena ez da guztiz egia, bideoko neska esaten du Rae bere hiztegian ipini duela errazaren esanahi bat dela emakume bat non modu erraz baten lor dezakezu berarekin harreman sexualak mantendu, hori nire ikuspuntutuik bai egongo legoke oso txarto esatea Rae-k baina ez du hori jartzen baizik eta:
Pertsona bat, arazorik gabe ematen dituela sexu-harremanak. Ez du zer ikusirik, lehen kasuan bai izango zen oso matxista baina bigarren kasua Raek bakarrik jarri du guk kalean erabiltzen dugun hizkuntza mota, bai emakume batentzako baita gizon batentzako.
