Hamairugarren Sarrera

Giza duintasunean aurrera pausoak eman ditugu?

Zer da?

Giza duintasunak esan nahi du gizabanako batek bere buruarekiko errespetua sentitzen duela eta, aldi berean, errespetatu eta baloratu egiten dela. Horrek esan nahi du gizaki guztiak berdintasunez tratatu behar direla eta oinarrizko eskubideez gozatu ahal izan behar dutela.

Giza duintasun hori eskutik helduta doa giza eskubide unibertsalekin, hau da, gizaki guztiek automatikoki merezi dituzten gutxieneko bizi-baldintzak.

Bakoitza arraza, sexu, erlijio jakin batekoa da. Ideologia, nazionalitate, ezaugarri fisiko jakin batzuk, ala ere: altua ala baxua izanahal zara, ilehoria edo beltzarana, argala, sendoa edo beste hainbat motatakoa, koefiziente intelektual altua izan dezakezu, trebetasun fisiko handiagoa edo txikiagoa, diru asko edo gutxi, edertasunaren idealarekin bat etor edo ez etor desakezu, osasun-arazoren bat izan dezakezu edo beste hainbat desberditasun, baina, funtsean, denok berdinak gara eskubideen aldetik. Berdintasuna merezi dugu.

Duinak garenez, bizitzeko, askatasunerako, hezkuntzarako, kulturarako, lanerako, etxebizitza izateko, familia osatzeko, elikadura osasungarria izateko eta birsortzeko eskubidea merezi dugu. Gure patua, bokazioa eta ideiak aukeratzeko aukera izan behar dugu, besteen duintasunarekiko errespetuaren muga bakarrarekin.

Nire ustez pausu oso handiak eman ditugu giza duintasunean, baina oraindik herrialde batzuk oso atzeratuta daude, eta asko fakta berdintasuna lortzeko mundu guztian.

Deja un comentario