Zer ondorioztatu dezakezue dokumentala ikusita? Zelakoak gara gizakiok? Zeri ematen diogu garrantzia bizitzan? Zerk egiten gaitu gizaki? Zelako garrantzia dauka kulturak gure munduaren ikuspegiarekin? Emakume eta gizona izatearen arteko desberdintasunak, mundua modu desberdinean ikustea egiten digu? Non kokatzen duzue zuen burua? Zer da zuentzak benetan gizaki egiten gaituena?
Human dokumentala ikusi eta gero pentsatzen hutzi nau eta eldu naiz konlusio batera, ez dakigu zer bizi duen pertsona bakoitzak, edo zergaitik egiten dituen gauza bakoitza, pentsatzen duguna zoroen gauza dena, pertsona batzuentzako zentzua du eta pentsatzen duguna normala dena beste pertsona batek pentsa dezake zoroen gauzak direla.
Ikusten da non bi herrialde gerran daude haien artean, bakarrik haiei erakutsi dizkielako beste bandoa txarrak direla eta hil behar dizkiela, ikusten da non bi aitei haien alaba hil ziotela beste bandukoak eta hori eta gero erabakotzen dute gerra ustea, ez dutelako inola egingo bere alaba bueltatzea, orduan bakarrik nahi dute gerra amaitzea, ez hiltzeko pertsona gehiago. Baina ere beste batek beste ikuspuntu bat du, non bere anaia hil zuten eta berak bere hilketa mendekatzeko erabikitzen du beste taldekoak hil, haien gehiago hiltzen baditu, bere anaiaren hilketa gehiago balioko du. Nik egia esanda ez dakit nola arituko nuen, ez dut uste nire arreba gerran badago eta hiltzen badute, ez dut uste joango nintzela gerrara besteak hiltzeko, baina amorru handia izango nuen, egia da amorrua ez zen amaituko beste taldekoak hiltzen, amorrua amaitzeko barkatu behar da, eta ahastu, ez beste taldekoak hiltzen, ez nire arreba ez beste taldekoak edukiko zuten errua, bakoitza bere herrialdeagaitik gerran dago, haiek ezta gu izango ginateke errudunak, orduan bakea egingo nuke ere, asko kostatuko zitzaidan baina uste dut bakea eginez hobeto sentituko nintzen nirekin eta besteak hiltzen amorru gehiago emango zidan eta ez zuen nire arreba bueltatuko.
Asko gustatu zait mutil bat agertzen denean hile arrosarekin eta kontatzen du bere amona hil zenean ez zekiela nola egongo zen bere amona, 50 urte baino gehiago egon ziren batera eta izango zen lehenengo eguna berarik gabe, orduan bere aitona ikustera joan zen eta bere aitona pozik zegoen, eta kontatu zion esan ziola neska bati bere emastea paradisura aldatu zela, orduan mutila esaten dio beti ikusten duela basua erdi betea, eta aitona esaten du basoa ederra dela. Ikaragarria iruditu zait kontatzen duena, nolaizan ahal da, emastea hil eta gero pozik edo ondo egotea, baina asko gustatu zait aitonaren erreakzioa, bizitzako alde ñolita ikusten beti, berdin da zer gertatzen den, bizitza ederra dela eta topera bizi behar da, gauza txarrei alde ona ateratzen.
Beste momentu ikaragarria da non kontatzen duen mutil oso gazte batek bere amak saldu diola, nola egon dezake horrekako jendea, baina gero ondo pentsatuz igual ez da guztiz amaren errua, ama bat bere umea saltzen badu, oso-oso pobre dala esango nuke, orduan berak nahiago du bere umearentzako bizi hobe bat, baina berarentzako bizi hobe bat nahi baduzu ez duzu saltzen. Orduan ez dakit zer pentsa. Umea saldu duela berak bere umearentzako oneena nahi duelako eta berarekin oso egoera txarrena biziko du edo saldu du berarentzako dirua nahi duelako eta bere adikzioetan edo horrelako gauzetarako nahi duelako dirua.
Beste puntu bat homofobia da, agertzen da aita bat kontatzen duena bere semea kontatzerakoan oso urduri zegoela eta berak lagundu zion kontatzen, ideia bat egiten zelako, eta kontatzen du momentu hori asko sendotu zuela haien harremana, oso polita diruditu zait, eta nik ere horreka jokatuko nuen, berdin da zer den zure semea, garrantzitzuena bera pozik bizitzea da. Beste ikuspuntu batetik kontatzen du mutil bat bera bildur asko pasatu zuela egun batean non gonbidatu zuen mutil bat berarekin afaltzeko eta botila batekin jo ziola bere lagun batek, hilgo zela pentsatu zuen, ikaragarria da ondino gendea horrelako pentsamenduak pentsatzea, nola jo ahal duzu norbait bakarrik mutilak gustoko izateagaitik.
Azkenik, emakume bat kontatzen du, berari lagundu ziola Alemaniar ejerzitoko batek, eta bere familiak kriatu zion bere alaba besala, horain danok esan dezakegu ere hori egingo genuela, eta ume horri alagunduko geniola, baina egia da, gehienok egietan ez genukela ezer egingo, norbait arrapatzen badigu hilko gaituzte eta gehienok bildurtuko ginateke, horregaitik pentsatzen dut mutil hori oso ausarta izan zela, eta bere bizia arriskuan jarri zuela bakarrik beste bandoko neska bat laguntzeko.
