Hogeitalaugarren sarrera

Suizidioa oso berba gutxi egiten den gai bat da, tabu bat. Parte batez ulertzen dut, oso gai delikatua izan daiteke, baina oso ondo dator tabuak kentzea, denataz hitz egin behar da, gainera, horretaz berba egitea, agian, horrelako egoeran dagoen norbaiti laguntzen dio, eta ikusten du nola irtenbideak daude, klasean komentatu genuen moduan, gurasoei, lagunei, zure alboko jendearekin berba egitea eta asaldu ez zaudela denboraldi ona pasatzen, edo psikologo bati laguntza eskatu. 

Nire ikuspuntutik ez nuke inoiz horrelako gauza bat egingo, ezta planteatu bez, oso gogorra izango zen nire albokoentzako, min asko sentitzen bada zure alboko bat hiltzen denean, gainera bere burua hiltzen badu, kulpa handia sentituko zuten. Baina ezin dut ezer esan suizidatzen den norbaiti buruz, bere burua hil harte heltzen bada, oso-oso txarto pasatzen dagoelako da, eta ez duelako irtenbide bat ikuste, ikusten du ez duela ezer aldatzen, eta dana txarto doala eta bere burua hiltzea erabakitzea oso gogorra izan behar da.

Eztabaida handia da norbait suizidatzen bada zer den? Koldarra edo ausarta? Nire ustez biak, oso ausarta izan behar zara zure burua hiltzeko, pisu batetik botatzeko pausua ematea edo pistola batekin burua tirokatzea oso ausartek bakarrik egin ahal dute, baina ere koldarrak direla esan dezakegu, nahigo dutelako bizitzataz ihes egitea, eta ez geratzea denboraldi txar horri buelta heman arte. Nire jstez beti egongo da buelta bat, denok pasatuko dugu momentu txarrak, baina ere oso onak, eta azken horrekin geratzea da garrantzitzuena.

Deja un comentario